Gaur egun Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioekin
batera dohala esaten da, zergatik?
Haien artean erlazionatuta daudelako, gai bakoitzak kontzeptu espezializatuak dituzte baina aplika daitezke beste gaietan aurrerapauso handiak suposatuz, esaterako, zirkuitu integratuak elektronikako aurrerapauso bat izan dira eta informatikan oso erabiliak espazioa aurrezteko eta ordenagailuen bolumena murrizteko.
Telekomunikazioetan, adibidez zuntz optikoa erabiltzen denetik, interneten bidez lan egiteko abiadura handitu da eta informatikan aurrerapauso handia izan da, ordenagailuen lanari, etekin handiagoa ateratzerako orduan.
Gizarte digitala, aro digitala, mundu digitala, urradura digitala eta konpetentzia digitala. ¿Zer da digitalizazioa?
Digitalizazioa, seinale analogiko bat (inguratzen gaituen edozein irudi) eraldatzea eta irudi edo seinale horren errepresentazio bat modu digitalean lortzea da.
SEINALE ANALOGIKOA SEINALE DIGITALA
(Seinale bera da baina lehenengoa bere baloreekin errepresentatua eta bigarrena bakarrik bit batek har ditzakeen baloreekin errepresentatua, hau da 0 eta 1).
Ordenagailu batek seinale digitalak, batekoak eta zerokoak,
erabiltzen dituela esaten da, zergatik?
Bit-ak erabiltzen dituelako informazioa manipulatzerakoan, eta bit batek bakar-bakarrik bi balore izan ditzake, 0 edo 1, Booleano deitzen zaio horregatik. Beraz, bit bat 0 baldin bada, ordenagailuak modu batean interpretatuko du eta 1 bada, beste modu batean. Domotikan adibidez, ate bat kontrolatzen duen bitak interpreta dezake, 0 balorearekin itxita dagoela eta 1 balorearekin irekita dagoela. Orduan informazio hori interpretatuko du eta beharren arabera bit horren balioa aldatuko du. Adibidez, euria ari badu eta bit horretan 1 balorea badu, atea irekita dagoela ikusiko du, beraz bit horretan 0 balorea sartuko du atea ixteko.
Zein dira hardware eta zein softwarea? Sagua, transistorea,
mikroprozesadorea, Linux, Ram memoria, karpeta, fitxategia,
Adobe Reader, bozgoragailuak, Windows XP, OpenOffice,
MacOS X.
Bi baliabide mota:
Fisikoak: edo hardwarea (gogorra edo ukigarria)
Sagua, transistorea, mikroprozesadorea, Ram memoria, bozgorailuak.
Logikoak: edo softwarea (biguna edo moldagarria)
Linux, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, Windows XP, OpenOffice, MacOS X.
Zer da zirkuitu digital bat, ate logiko eta Boolen algebra?
Boolen algebra, AND, OR eta NOT eragiketa logikoen erabilera regulatzen du, baita beste eragiketa batzuk ere.
Ate logikoak, balore bat lortzerako orduan, lortu aurretik bete behar diren baldintzak zehazteko laguntzen gaituzte:
ATE LOGIKOAK B
AND
OR
Zirkuitu hauek interruptore bat bezala interpreta dezakegu, B fase horretan argia piztuta egon daiteke (1) edo itzalita (0). Piztuta egoteko baldintza batzuk bete behar ditu erabiltzen den ate logikoaren arabera:
AND: Bi pulsadoreak zanpatu behar dira B fasean (1) balorea lortzeko eta beraz, argia pizteko. Horregatik du AND izena, bata ETA bestea aktiboak egon behar dutelako.
FUNTZIONAMENDUA IRUDIA
OR : Bi pulsadoreetatik, behintzat bat zanpatu behar da B fasean (1) balorea lortzeko eta beraz, argia pizteko. Horregatik du OR izena, bata EDO bestea aktiboa egon behar duelako.
FUNTZIONAMENDUA IRUDIA
NOT : NOT ate logikoaren funtzionamendua nahiko sinplea da, sarreran duenaren kontrakoa aterako du, hau da, sarreran 0 baldin badu, irteeran 1 izango du eta alderantziz, sarreran 1 badu, irteeran 0 izango du.
FUNTZIONAMENDUA IRUDIA
ZIRKUITU DIGITALAK: Erabiltzen dira konponente ezberdinak elkarren artean konektatzeko. Hauei ezker espazioa murriztu egin da, konexio horiek ez direlako kableen bidez egiten, badaude plaka integratu batzuk hori egiteko.
Irudi, soinu eta bideo formatu desberdinak bilatu eta sailkatu.
BIDEO FORMATUAK: MPEG, MPEG-1, MPEG-2, MPEG-3, MPEG-4, JPEG, AVI, AVI 2.0, DV, VCD, CVCD, SVCD…
IRUDI FORMATUAK: GIF, PICT, JPEG, GIMP, TARGA, PNG, TIF…
SOINU FORMATUAK: MIDI, WAV, MP3, mp4, Mpeg, VQF formatua, RA formatua, .au, .aiff, .Voc., .mod., …
Bilatu Sistema Informatiko baten hardware irudiak Googlen.