HEZKUNTZARAKO TEKNOLOGIA
xabihuarte @ 12:41Nik uste dut, teknologiak garrantzi handia duela hezkuntzan, bai ikasteko orduan eta bai irakasteko orduan.
Ikasteko modu ezberdinak eskaintzen ditu, adibidez formatu ezberdinak erabil ahal dituzu, esaterako, powerpoint batekin dibertigarriagoa izan daiteke gairen bat edo beste ikastea eta gainera estekak sar ditzakezu teorian ikusitako kontzeptuak, modu praktiko batean, hau da, bideo batean ikusteko.
Irakasteko, teknologiak zure lana asko errazten dizu, 'dena ongi badoa', klaseetan gaiak modu praktikoago batean irakasteko aukera ematen dizulako, berriz bideoak erabiliz edo azalpen informatikoak zuk esandako teoriak ikusteko. Dinamismoa sar dezakezu zure klaseetan teknologiari esker eta ikasleen partehartzea ere sustatu ahal duzu hurrengo bideoan ikus daitekenez:
http://es.youtube.com/watch?v=FhO_pMuK9Jw
Teknologiari esker, gela informatiko batean, zuk eman behar duzun gaia, azaldu ahal duzu zure ordenagailutik bakarrik. Inor gal ez dadin, zure ordenagailua izango da ama ordenagailua, hau da, zuk egiten duzuna, beste ordenagailuetan ikusiko da eta ezin izango dute beste gauzarik egin, beste ordenagailuak zure ordenagailuaren menpe dagoelako.
Badaude bideojokoak pedagogian oinarritzen direnak eta gai ezberdinak ikasteko (bideojokoaren arabera) egokiak direnak ikasketa prozesuari izugarrizko dinamismoa ematen diolako. Hurrengo bideoan ikusi ahal dugu:
http://es.youtube.com/watch?v=lmexth_3sKM
Teknologiari esker, lehen pentsaezinak ziren ideiak batzuk lor ditzakegu. Emaitzak baliteke hobeagoak izatea baina uste dut, gai guztiek badutela bere alde ona eta txarra. Zerbait txarra bilatzeagatik, agian ikasteko ez dela ezinbestekoa bihurtu behar izan teknologia aurreratu bat izatea. Ekonomia, familia bakoitzean ezberdina da eta gainera, jakin behar da teknologia zentzu egokian erabiltzen eta adinaren arabera, pixka bat polemikoa izan daiteke arlo hori.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi